EHNE: Euskal Herriko Nekazarien Elkartea

Castellano

Simón Bolívar enparantza, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz · Tfno.: 945 275477 - Faxa: 945 275731 · E-mail: ehne@ehne.org

EHNE KONFEDERAZIOA: Historia eta garapena

EHNE 1976-1977 urteen bitartean sortu eta legalizatu zen nekazaritza sindikatua eta nekazaritza erakunde profesionala da. Egun lau sindikatu probintzialek osatzen dute: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako EHNEk eta Arabako UAGAk.

1981. urte arte ez ziren lehen estatuto komunak legalizatu, hauek Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba barneratzen zituzten. 1986. urtean Nafarroako EHNE sortu zen eta konfederaziora atxiki zen.

1990. urtean I. Kongresuarekin lehen jauzi kualitatiboa eman zen, Kongresuak nekazaritza sindikalaren egituraketa jasotzen baitzuen. Ondoren II, III, eta IV Kongresuak ere egin ziren (1992,1997 eta 2002. urteetan). Gaur egun EHNEn 6.150 kide daude afiliatuta.

1992. urtean EHNE Europa mailan CPEra eta estatu mailan COAGera elkartzen da. Modu berean 1993. urteko maiatzan Vía Campesina sortzeko Kongresuan parte hartzen du.

EHNE estatu mailan COAGen, Europa mailan CPEn eta nazioarte mailan Vía Campesinan dago.

COAG

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinatzailea. Estatu mailan ustiategi familiarren erakundeen ordezkaria (%45). Andoni Garcia, EHNEko kidea, 1997. urtetik COAGeko Ejekutiba kidea da.

CPE

Coordination Paysanne Europenne. Baserritarrak defendatzen dituen Europako nekazaritza erakundea. Honen bidez EHNEk Europan parte hartzea bideratzen du. Europako Batzordeak aintzatetzi du erakundea, eta Batzar Kontsultiboetan 27 ordezkari daude, horietako 5 EHNEkoak dira

Vía Campesina

Vía Campesina Asia, Afrika, Amerika eta Europako nekazari txiki eta ertain, nekazaritza langileak, emakumeak eta indigenak koordinatzen dituen nazioarteko mugimendua da.

Mugimendu autonomoa, pluralista, izendura politiko ekonomiko eta bestelakoetatik idependientea da. Kontinente guztietako150 erakunde nazionalek eta eskualdekoek osatzen dute eta 200 milioi baserritar ordezkatzen ditu. Nazioarteko kooordinatzaile Batzordea 16 kideek osatzen dute, bi eskualde bakoitzeko, emakume bat eta gizonezko bat.

Vía Campesina elikadura subiranotasunaren alde borrokatzen duen mugimendua da. Herriak ekoizten duena eta kontsumitzen duena erabakitzeko duen eskubidearen alde, baserritarren eskubideen alde azken finean. Erakunde honek inposatzen ari diren politika neoliberalen kontra borrokatzen du, politika hau elikatzen duten industria erraldoien kontra, alegia. Erakunde hau herriarentzat eta herriarena da. Borroka globalizatu dezagun, itxaropena globalizatu dezagun!.

Paul Nicholson, EHNEko kidea Via campesinako batzordeko kidea da eta bere ordezkaria Europa mailan.