Simón Bolívar enparantza, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz · Tfno.: 945 275477 - Faxa: 945 275731 · E-mail: ehne@ehne.org
Argitalpenak: ARDATZA
EHNEk Ardatza aldizkari hilebetekaria argitaratzen du:
Iritzi sailak, orrialde orokorrak, sektorialak, probintzialak, erreportaiak, elkarrizketak, prezioak eta merkatua, saldu-erosiko merkatua, agenda, zerbitzuak,…Ardatza ere interneten dago eta hemen pdf formatoan ikusi dezakezu.
Zerbitzuak herrialdeetako sindikatuak eskaintzen dituzte eurei hertsiki lotutako kooperatiba edo enpresen bidez. Araban AGA dago, ARANE BARRI Bizkaian, EHNELUR Gipuzkoan eta NAFARLUR Nafarroan. Guztira 40 teknikari edo /eta administratibo dauzkate. Eskaintzen dituzten zerbitzuak ondorengoak dira:
EHNEk Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarrizketa bidea zabalik dauka, eta gauza bera herrialde bakoitzak bere diputazioarekin. Elkarrizketa bide hau batez ere Nekazaritzarekin kokatzen da baina beste departamentuetan ere ematen da (Lurralde antolamendua, Osasuna, Kontsumoa,…)
EAEn nekazaritza parte-hartze instituzionala Mahai Kontsultibo Nazionalaren foroan ematen da en Nafarroan Nekazaritza Kontseiluan.
EHNEk Euskal Herriko eta Nafarroako parlemantuetan talde parlamentari guztiekin harremana mantentzen du. Gainera, langile sindikatuekin, gizarte eragileekin, kontsumitzaile erakundeekin, talde ekologistekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, landa eremuko taldeekin, unibertsitatearekin, etb, ere harremanak dauzka.
Modu berean, EBko Batzar Kontsultiboetan ere ordezkari titularrak dauzka; Errioxa eta Idiazabal Jatorrizko Izenduretako, nekazarita ekologikoko (EAE eta Nafarroa) Kontseilu erreguladoreetan; Valderejo, Urkiola eta Aralarreko Natur Parkeetan, Urdaibaiko Erreserban, EAEko eta Nafarroako Gizarte eta Ekonomia Kontseiluan, EAEko Landa garapenerako Kontseiluan eta CEDERNA GARALUR-en (Nafarroa).
EHNEk babeserako eta orientazio sindilakerako ardatz batzuk dauzka eta ondorengo dekalogoan laburbildutakoak dira:
Landa garapena landa eremuan zuzenean eragiten duten agenteen bidez, horrela bertako biztanleen behar errealei erantzuna emateko proiektuak eta ekimenak abian jartzeko.
Hauteskunde demokratikoak nekazaritzan. Izaera probisionalarekin, eta hauteskundeak egin bitartean ordezkaritza neurtu ahal izateko irizpideak jarri.