Simón Bolívar enparantza, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz · Tfno.: 945 275477 - Faxa: 945 275731 · E-mail: ehne@ehne.org
Europar Batzordeari eskaera
Europar Batasun osoan, tokiko zein herrialde mailako milaka gobernuk euren lurraldeak genetikoki eraldatutako (GE) landaketetatik libre egotea nahi dute. Ekimen hau garatzeko arrazoietako batzuk dira:
• GE elikagaiek zalantza zientifiko ugari ematen dute, epe luzera izan dezaketen eraginari buruz dagoen segurtasun ezagatik. GEk ingurumenean eragin ditzaketen kalteei buruzko kezkak ere ugariak dira.
• GE landaketak egiterakoan ezin da ziurtatu inguruan dauden bestelako landaketa tradizional, konbentzional eta ekologikoak kutsatuko ez direnik. Ezin da ahaztu egoera horrek nekazaritza elikagaien sektorean eragin dezakeen kalte ekonomikoa.
• Kontuan eduki behar da jendarteak egiten duen eskaria, euren ingurua eta euren elikagaiak genetikoki eraldatutako organismoetatik (GEO) libre egon daitezen.
Europar Batasuneko gaurko legeek ez dute lortzen tokiko eta herrialdeko gobernu agintari horiek babestea. Nazioarte mailan, gero eta presio handiagoa dago Europar Batasunean GE landaketak sartzeko. Merkataritzako Mundu Erakundearen baitan Amerkiketako Estatu Batuek bultzatzen duten borroka komertzialaren bidez egiten da presio hau, batez ere.
GUK, behean sinatzen dugun erakundeok, gure ekonomia lokala, kultura eta ingurumena, eta gure herritarren osasuna babesteko aukera izan nahi dugu. Horretarako, uste dugu herrialdeko gobernuei dagokiela GE landaketak euren eremuetan hazi behar diren ala ez erabakitzeko eskubide demokratikoa. Hori dela eta, Europar Batasuneko legediak eskubide hori onartu behar duela uste dugu.
GUK, era berean, pentsatzen dugu maila komunitarioan ez litzatekela onartu behar genetikoki eraldaturiko organismoen hazkuntza, arestian aipatutako arazoak konpontzen ez diren bitartean. Are gehiago, etiketatuaren inguruko neurri zehatzak egon behar lirateke, hazi konbentzionaletan eta ekologikoetan GEOen edozein presentzia identifikatu ahal izateko.
Udal honek adierazten du bere lurraldean genetikoki aldaturiko elementuak haztearen kontra dagoela, eta “eremu librea” izatea bermatzen saiatuko dela.
.........................................................................................................................................
(Tokiko edo herrialdeko agintariaren izena)
Sinaturik:
............................................................................................................................................
(Izena eta kargua adierazi)
Erakundearen zigilua: