Simón Bolívar enparantza, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz · Tfno.: 945 275477 - Faxa: 945 275731 · E-mail: ehne@ehne.org
Transgenikorik Ez

Helburu berdin batekin, hau da nekazaritza, elikadura eta elikadur subirotasuna lortzea, burutuko da “ELIKADUR SUBIRANOTASUNA, TRANSGENIKORIK GABE” mintegia. Jende ezberdinez osatutako mintegia izando da, eta idei, esperientzi eta ekimen ezberdinak elkar trukatzeko aukera emango digu. Beraz, transgenikoak gelditzeko eztabaida eta topagune izan nahi duen espazioa dugu mintegi hau. Partehartzaileak protagonista diren lantaldetan emango da eztabaida eta reflexiorako gunea.
Aldi berean egingo diren bost lantalde daude. Bakoitza hirutan elkartuko da: larunbatean, goizez eta arratsaldez, eta igande goizean. Lantalde bakoitza estrategia berdin bat bilatu, eta ostean, estrategia hau aurrera eramateko ekintza zuzenak proposatu eta ezbaidatuko ditu.
Lantaldeen gai ordena:
- a. Transgenikoen laborantza debekatu!
Mundu guztian zehar transgenikoen laborantza ekiditeko ekimen ezberdin ugari dago. Europako 5 estadutan barietate transgenikoak debekatu dira dagoeneko (Frantzia, Austria, Hungría, Grecia eta Polonia). Lantalde honen helburua Iberiar penintsulan transgenikoen laborantzaren debekua lortzea izando litzateke, Espainia genetikoki eraldatutako organismo (GAO) gehien dituen herrialdea, europa mailan, izaten jarraitzen duelarik.- b. Transgenikorik gabeko guneak deklaratu eta deklarazioa hauei edukia eman:
Milaka deklarazio pribatu zein instituzional dago mundu mailan, batez ere europa mailan. Deklarazio pribatu hauek izugarrizko garrantzia dute eta argi eta garbi usten dute gizartearen GAO-ekiko gutxiespena. Deklarazio instituzinalen artean delnetarik egon arren, askotan hauek erabat simbolikoak agertu dira. Lantalde honen helburua kanpaina honen helburu zehatzei estrategia bat bilatzea da: Amankomunean jarri helburuak, zertan datza (orain arteko deklarazio gehienak laborei bakarrik egiten die aipamen), eta batez ere deklarazio guzti hauek eraginkorrak izatea, deklarazioak egiten dituzten instituzioen aldetik neurri zehatzak jartzeko borondatea egon edo ez. (pentsu libreak, jantoki libreak, sentsibilizazioa, GAOen presentzia saltakoietan, etab)- c. Ingenieria genetikoaren aurrerapenen aurrean benetan zer dagoen salatu eta erronka berriei heldu.
Nahiz eta azken urteotan GAOen erabilera nekazaritza zein elikaduran duten erabilera aurrera jarraitzen duen, kontsumitzaileok antzemandako gaitzespenak era baten edo besten honene garapena gelditu du. Alde batetik, teorian “eusten bilogiko” bezala saltzen zaizkigun teknologiak –Terminator edo Exorcista adibide gisa- hazien gainean dagoen empresen kontrol geroz eta handiago bat lotzera bakarrik daude bideratuak. Bestetik, aldaketa klimatikoak sortutako arazo berrien aurrean konponbide bezala aurkezten zaizkigu, eta agrokonbustibleak ekoizteko sustatzen dira transgenikoak.- d. Enpresek ezin dute izan erabakitzeko gaitasuna gizartea alde batera utzita: Elikaduraren multinazionalak geldiarazteko bideak jorratu.
Lau enpresa erroldoiren artean banatzen da nezaritza ingeneria genetikoa, politikariengan, erakunde publiko –ikerkuntza erakundeak barne- eta kezariengan presio ikaragarria egiten dutelarik. Enpresen kontrol honek produkzio eredua definitzen erabakiorra da, nahiz eta enpresa hauek inolako ardurarik ez izan GAO-ek eragindako kalteetan. Gainera, nekazariengan arrisku dena jasatea bilatzen dute. Lantalde honen helburua ingenieria genetikoa kontrolatzen duten enpresa erraldoien kontrola ekiditeko estrategiak lantzea izango da.- e. Ingenieritza genetikoaren aurrean aukera berriak eman, elikadura subirotasuna indartuz:
Nekazaritza ingenieritza genetikoa beharrezkoa ez dela garbi uste a da lantalde honen helbura, transgenkorik gabeko ekoizpen eta elikadura eredu ezberdinak mahia gainean jarriz, eta eztabaidatuz. Hazi baserritarrek, merkatuen erronkak, elikagaien kontsumo arduratsua, eta beste hainbat gai jorratuko dira, emakumeek prozesu honetan duten garrantsia azpimarratuz.
2008ko martxoaren 15ean eta 16an Derion (Bizkaia) “Elikadura Burujabetasunaren alde, Transgenikorik gabe” izeneko I. Topagunea burutu zen, bertan Iberiar Penintsulako eta Irletako gizarte mugimendu eta erakunde multzo zabal bat bildu zen transgenikorik gabeko nekazaritza eta elikaduraren aldeko borrokak eta estrategiak antolatzeko. Topagunean lau kontinentetako Via Campesina-ko ordezkariek ere parte hartu zuten, eta Espainiar Estatuko eta Portugaleko gizarte mugimendu eta erakundeen koordinazioa eta elkarlana indartu egin ziren.
Ekimena elikadura burujabetzaren aldeko eta Genetikoki Eraldatutako Organismoak (GEO) nekazaritzan eta elikaduran erabiltzearen kontrako borrokaren funtsezko une batean burutu da, izan ere:
- Herritarren errefusak elikagai transgenikoekiko tinko jarraitu du azken urteotan, ingeniaritza genetikoaren arloko enpresek presio ikaragarria egin arren eta Planetako gobernu askok transgenikoen aldeko jarrerak eta jarduerak sustatu arren.
- Europar Batasunean eskualde eta estatu askotako gobernuak Europar Batzordeak transgenikoen alde daukan jarreratik aldentzen ari dira.
- Europako testuinguruaren barruan, Iberiar Penintsulak izaten jarraitzen du GE barietateak landatzen direneko azalera handiena daukana, beraz, gizarte mugimendu eta erakundeek hartutako estrategiak funtsezkoak dira Europako gainontzeko lekuetako eta, ondorioz, Planeta osoko transgenikoen kontrako borrokan.
Topagunean honako printzipio hauek berretsi dira:
- 1. Transgenikorik gabeko nekazaritza eta elikadura, ekologikoa zein tradizionala izan, bermatzeko beharra.
- 2. Kutsadura genetikoarekiko “tolerantzia zero” nekazaritza zein elikadurako jarduera eta produktu guztietan.
- 3. GEdun eta GErik gabeko nekazaritza eta elikadura sistemen arteko bizikidetzaren ezintasuna.
- 4. Elikadura burujabetzaren eskubidea eta nekazariek biodibertsitatea era askean erabili eta zaintzeko eskubidea, biak ala biak GE nekazaritza eta elikadurarekiko bateraezinak.
Topagunean parte hartu duten gizarte mugimendu eta erakundeek hainbat akordio hartu eta hauen inguruan elkarlanean aritzeko eta koordinatzeko konpromisoa bereganatu dute, baita hainbat jarduera eta ekintza zuzen eta baketsu garatzeko ere:
- 1. GE laborantza legez kanpo izendatzeko eskatzea. Lisboako eta Madrilgo gobernuei eskatzea euren lurraldeetan Mon 810 barietateen laborantzaren luzapen bat segituan ezar dezatela (hots, 2001/18 europar zuzentarauaren babes-klausula abiarazi dezatela) eta GE barietate berririk onartu ez dezatela. 2008ko udarako bi estatuetako lurraldeetan GE barietateak landatzea legez kanpokoa izan behar da. Hau munduko beste herrialdeetarako seinale itxaropentsua izango litzateke, Espainiar Estatuko gobernu desberdinek emandako adibide txarra zuzenduko luke eta GEOen inguruko gizarte eztabaida sortzea ahalbidetuko luke.
Mugimendu eta erakunde desberdinek abiarazitako edota programatutako ekimen legal eta zibil guztiak (adibidez, Ekimen Legegile Herrikoiak, eremu askeen izendapenak,…) garatzen jarraitzea.- 2. Transgenikorik Gabeko Eremuen izendapena sustatzea eta bultzatzea lurralde, instituzio eta banakoen mailetan, bai GEOen arrisku eta ondorioei buruz, bai kontsumo arduratsuari buruz sentikortzeko prozesua aipatu izendapenetarako eta berauek lortzeko ezinbestekoa dela ulertuta.
Aipatu izendapenak laborantza lursailetan, abeltzaintza ustiategietan, jantoki kolektiboetan eta elikagai dendetan eduki praktikoez beteko dituzten neurriak zehaztea eta abiaraztea, eta instituzioei eskatzea lan hau giza, finantza eta gauza baliabideekin sustatu eta bultzatu dezatela.- 3. Administrazioen esfortzu falta salatzea berrikuntza positibo gisa aurkezten dizkiguten aplikazio teknologikoen (Terminator, Transcontainer, nanoteknologia, eta abar) inguruko gardentasuna bermatzeko eta informazioa emateko.
Berrikuntza hauek nekazarien, hazien, baliabideen eta elikaduraren gaineko kontrola areagotzea dute helburu, egungo nekazaritza eta elikadura ereduen ekonomia., ekologia, gizarte eta politika mailako arriskuak areagotzen dituzte, eta elikadura burujabetza ezinezko bilakarazten dute.
Terminator teknologiaren luzapenari eusteko ekimenak bideratzea Cartagenako Biosegurtasuna protokoloaren (MOP4) eta Ugaritasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren (COP9) bilerei begira.
Zuhurtziaren printzipioaren arabera, erregaien ekoizpenari lotutako nanoteknologiaren, biologia sintetikoaren eta manipulazio genetikoaren aplikazioetarako luzapen bat eskatzea.
Gizartearen parte-hartzea eta kontrol publikoa eskatzea ikerkuntza proiektuen zehaztapenean eta gauzapenean.- 4. Transnazionalek nekazaritzaren eta elikaduraren gainean daukaten kontrolaren kontrako borrokari lehentasuna ematea.
Hiritar eta nekazari erakundeen arteko aliantzak indartzea.
Administrazio eta politika arloetan enpresa horiek bultzatzen duten lobby-a salatzea.
Nekazaritza eta elikadura arloko transnazionalen jarduera zigorgabea salatzea eta borrokatzea, baita transnazionalen jarduera oinarritzen duten egituren (Merkataritza eta Inbertsio Libreko Tratatuak, eta abar...) konta aritzea eta berauen Behatoki bat sustatze. Dagoeneko existitzen diren ekimenekin (Elikagaien Banaketako Gune Handien kontrako kanpaina,…) koordinatzea.
Abeltzaintzako elikagaietarako lehengaien barne ekoizpenari eta inportazioari dagokienez, europar politikek beste norabide bat har dezatela eskatzea, egun, besteak beste, soilik Transnazionalen interesei erantzuten dietelako.- 5. Elikadura burujabetzan oinarritutako eredu bat abiaraztearen alde borrokatzea, horixe baita gizateriaren gizarte, ingurumen eta ekologia beharrentzako benetako erantzun bakarra.
Eredu honen funtsezko osagaietarako batzuk, dagoeneko lantzen ari direnak, honakook dira:
-Haziak tokian tokiko komunitateen interesen arabera gorde, trukatu eta saltzeko askatasuna.
-Bizitzaren gaineko jabetza intelektualik ez.
-Nekazari biztanleriak landa eremuetan jarraitzea.
-Tokian tokiko merkatuen sustapena eta defentsa.