EHNE: Euskal Herriko Nekazarien Elkartea

Castellano

Simón Bolívar enparantza, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz · Tfno.: 945 275477 - Faxa: 945 275731 · E-mail: ehne@ehne.org

EHNE AKTIBO: Landa Garapeneko Ereduen Euskal Behatokia

“Nekazaritza Garapen Eredu” ezberdinak jendartean daukaten eragina kontutan izanik, eta batez ere MME, MB eta NDF bultzatutakoak hauek, landa eremuan, herri zein mundu mailan eta herritarrengan orokorrean eragin dituzten ondorioak larriak dira. Honegatik guztiagatik, EHNEk, HTB mundubat, BIZILUR eta Gernikatik Mundura erakundeen laguntzarekin “ Landa Garapeneko Ereduen Euskal Behatokia ” sortu du. Behatoki honen helburua egun dagoen eredu neoliberalaren aurrean, Elikadura Subiranotasunaren ikuspegitik ekintza eta ezagutzak eskuratu ahal izatea da.

Behatokitik hainbat dosier landu dira; Elikadura Subiranotasuna, Agrobiodibertsitatea, Garapen eta ekoizpen ereduak, Nekazaritzarekin lotura duten politikak, Ura, Lurra eta Ezagutzak . Behatokiaren helburu nagusiena gai bakoitzean erreflexiorako materialaren ekarpena egitea da, hala nola arazo berdinak ondorio desberdinekin dauzkaten erakudeen artean aliantzak sortzea. Dagoeneko beste 7 dosier lantzen ari dira.

Elikadura Subiranotasuna aldarrikatzeak beste kontsumo eta komertzailizazio ereduak planteatzen ditu eta horretarako ekoizle eta kontsumitzaileen arteko aliantzak oinarritzat dauzkan ereduak sortu behar dira.

>> Ikusi Dosierrak