Latxa Esnea Kooperatiba jaio da, ardi latxa duten ustiategien zerbitzura dagoen tresna

2012 / 05 / 15

latxaesnea

Euskal Herriko hogeitamar bat artzainek beraien indarrak batu dituzte ardi latxarekin lan egiten duen artzaien lehendabiziko kooperatiba sortzeko. Kooperatiba honek latxa ardien esnea amankomunean saltzea du helburu, ekoizle eta gaztandegien artean oreka bat lortuz.

Hilabeteetan lanean jardun ostean, iritsi dira lehendabiziko fruituak. Horien artean, esanguratsuenak Asteasuko (Gipuzkoa) Goine SC eta Basaburuako (Nafarroa) Dorrea Gaztandegiarekin sinatutako esne kontratuak. Kontratu hauek, baldintza batzuk zehazteko aukera eman digute, bai prezioa eta baita ordainketarako epeak zehaztuz ere. Hau erabat berria da sektorean, izan ere artzainak ziurgabetasunean oinarritutako baldintzetan lan egitera ohituak daude.

Kooperatiba honen sorrera, ardi esne sailak aurreko urtetako kanpainetan bizi izan duen egoera zailaren baitan kokatu behar da. Latxa artaldeak dituzten artzainek esnea biltzerakoan arazoak izan dituzte eta baita ekoizpen kostuak kubritzen ez dituzten prezioak jaso ere. Gainera geroz eta betebehar gehiago datos sektorera, Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforma, esnetako kontratuen derrigorrezkotasuna eta Q letraren ezartzea. Kooperatibaren helburu nagusienetariko bat esnea amankomunean saltzea da, gaztandegiei kalitatezko esnea eta kantitate finko bat eskainiz, baina, kooperatibak ez du baztertzen esnearekin bestelako produktuak sortzeko aukera. Era berean, artaldetik eratorritako bestelako produktuen salmenta bateratua bultzatuko du Latxa Esneak eta kooperatibako kide direnen eguneroko lanerako beharrezkoak diren tresnen erosketa bateratua ere bultzatuko da. Helburu guzti hauek jarraituz ustiategien bideragarritasuna hobetzek asmoz.

Kooperatiba jaiotzerako garaian ezinbestekoa izan da sektorearekin lotutako erakunde zein elkarteek emaniko babesa: nekazaritza sindikatu, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi, Idiazabal Jatorri Izendapena, Artzai Gazta, Lursail, Confelac, Landa Garapenerako Elkarteak eta Euskadiko Nekazari-Elikagaien Kooperatiben Federazioa. Elkarrekin eta elkarlanean hasitako lana da eta Latxa Esneako bazkideek beraienganako esker ona adierazi nahi dute. Esker ona baita ere, Goine SC eta Dorrea Gaztandegiak emaniko konfiantzarengatik, eta legez indarrean sartu aurretik (urriaren 3an izango da), kooperatibarekin esne kontratuak sinatzeagatik.

Latxa Esneak azkenik artzain guztiak gonbidatu nahi ditu bakarkako jarduna utzi eta elkarlanean eta elkarrekin sektore honetan lanean aritzera.

Berriak

Dokumentoak

Formazioa

Gestión de residuos agrarios

  • Data: Junio
  • Ordutegia: Por definir
  • Lekua: Vitoria
  • Tel: 945 260 533 (Tere)

Sanidad de ganado vacuno

  • Data: Mayo-Junio
  • Ordutegia: Por definir
  • Lekua: Vitoria
  • Tel: 945 260 533 (Tere)

ikastaro gehiago

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza491
  • © 2011 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
generic drug cialisonline viagracomprare sildenafil citrateviagra e cialis differenzecialis price in egyptsildenafil onlinecialis prezzicialis senza prescrizione medicabenefici viagraorder viagra overnight shippingcialis generico consegna rapidacialis mastercardviagra originale comprarehow to use cialis 20 mgkamagra pomataviagra non efficacecialis daily use couponbuy single viagraviagra usa pharmacycialis farmacodinamicaviagra originale senza ricettaonline cialis prescriptiontadalafil compared to cialiscialis generico controindicazionicheap cialis canada onlinelevitra torrinomedicagenerico viagraviagra senza ricetta milanoviagra for womenvendo cialis genericocomprare sildenafil citrateviagra without prescriptions paypallevitra torrinomedicavardenafil costoviagra farmaco genericoassunzione levitralevitra generico in farmaciaviagra pharmacy canadadipendenza viagramanly viagra genericviagra naturale prodotti naturalicosa serve viagrafemale viagra price in indiaconfezione viagracan i buy generic viagra in the ustaking old viagraviagra vasodilatatoreviagra napoliviagra buy malaysiaviagra curativo