Gipuzkoan geroz eta handiagoa da BasHerri taldeen sarea. Herrialde osoan 40 kontsumo talde baino gehiago osatu dira eta orain Legazpin dabiltza taldea osatzeko lanetan. Udaletik bultzatu nahi dute taldearen sorrera eta hala beraien produktuak modu zuzenean saldu nahi dituzten baserritarren bila dabiltza.
BasHerri taldeetan astero ekoizleek garaian garaiko produktuekin otar bat osatzen dute herritarrarentzat. Aurretik bien artean prezioa adosten dute. Prezio horrekin baserritarrak ekoizpenaren kostuak kubritzen ditu, gainera, baserritarrak produkzioa aurretik antolatzeko aukera izaten du.
Hemen Gipuzkoako BasHerri taldeen mapa
Udako hilabeteetan Hondarribin asteazkenetan azoka egiteaz gain, larunbatetan ere azoka egingo dute bertako baserritarrek. Modu horretara, herri honetara hurbiltzen direnek produktuak modu zuzenean erosteko aukera izango dute. Larunbatetako azoka Santa Maria aurreko plazan kokatuko dute.