Kontrolpean zeuden ahuntzak erahil dituzte basozain batzuk

2014 / 09 / 05

20140905Pasa den abuztuaren 26an Kakuta inguruan (Azpeitia) Foru Aldundiko zenbait basozainek kontrolpean eta bere jabearen lurretan zeuden ahuntz batzuk erahil zituzten (animaliek legezko baldintza guztiak betetzen zituzten). Bederatzi ahuntz hil zituzten eta beste pare bat zauritu.

Gipuzkoako EHNE eta ENBA baserritarren sindikatuok babesa eskaini nahi diegu ahuntz jabe eta baserritarrei eta era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiari gertakaria argitu dezan eta horrelakorik berriro gerta ez dadin neurriak har ditzan bilera eskaera egin diogu.

Gertakarien kronologia

Abuztuaren 26an, asteartean, goizeko 7:00etan, ohi bezala bi artzain mendira joateko Azpeitiako Kiruri jatetxean elkartu ziren. Mendirako bidea hartu eta gerturatzen ari zirela basozainen autoak ikusi zituzten eta une berean zenbait tiro hots. Tiro hotsekin batera ahuntz talde bat ihesi ere ikusi zuten. Gertatzen zena ikusteko asmoz, artzaietako bat gertakarien lekura gerturatu zen eta bestea basozainen autoen ondoan gelditu zen. Autoen ondoan gelditu zenak urrutian pertsona bat ikusi zuen sasi artera zerbait mugitzen.

Handik gutxira basozainak beren autoetara joan ziren eskopeta eskuan zutela eta artzainak argazkia atera zienean liskarra sortu zen artzainaren eta basozainen artean.

Jarraian, bi artzaiak berriro ere zer gertatu zen ikustera joan ziren eta hainbat ahuntz topatu zituzten hilda, identifikaziorako txapak kenduta (krotalak) eta haitzuloetan ezkutatuta. Horrez gain, beste ahuntz batzuk zaurituta eta oraindik ere identifikaziorako txapak belarrian zituztela ere ikusi eta bideoan grabatu zituzten, baita argazkiak atera ere. Aipatutako lursail pribatuan ahuntzen odol arrastoak eta eskopeta-kartutxoak aurkitu zituzten. Hura ikusita lurren eta ahuntzen jabeari deitu zioten, baita ondoren Ertzain-etxera jo salaketa jartzera ere.

Hurrengo egunean Foru Aldundira hots egin zuen lurren eta ahuntzen jabeak Basozainen arduradunarekin hitz egiteko eta egoera argitzeko asmoz, baina ez zuen harekin egoteko aukerarik izan. Oraindik ere ez du erantzunik jaso Aldunditik eta hori dela medio urjentziazko bilera eskera egin diogu Aldundiari sindikatuok.

Berriak

bideo aretoa
argazki aretoa

Dokumentoak

  • 2012 / 06 / 29 Ayudadiversisociedades
  • 2012 / 06 / 29 Ayudadiverpersonafisica

Dockumento guztiak

Formazioa

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza507azala
  • © 2011 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
top rated generic viagrabuy viagra denver coviagra naturale agliobuy viagra tokyobest viagra price ukviagra in sloveniaviagra vendita san marinoviagra erboristeriacialis shopbuy womens viagra onlineprescription for viagrafemale viagra price in indiacheap viagra generic pillscialis naturale funzionacialis professional salecialis punto glevitra dosibuy generic cialis canada onlinedurata effetto cialisviagra ricetta biancaviagra naturale ricetta medicacheap viagra 100mgviagra italiaviagra mastercardviagra originale senza ricettageneric cialis couponsviagra are legal in which countriesprescription viagra freeviagra herbal supplementcomprare viagrasovradosaggio viagraviagra dosage properviagra ignarrolegal buy viagra online usaviagra other erectile dysfunction drugspurchase 5mg cialiscialis palermoviagra generic onlinevery cheap generic viagraviagra del tibetcompra viagra genericoviagra nowchina viagra saledurata effetto cialisdifferenze viagra cialis levitrabest pharmacy generic viagraname for female viagraviagra price for mencialis farmacodinamicacialis farmaco