Aldanondok abeltzainekin dituen zorrak salatu ditu EHNEk

2014 / 09 / 08

20140908webEHNEk gaur goizean emandako prentsaurrekoan ardi esne sektoreak bizi duen egoera larria salatu du. Aldanondo industriari 2011-2012 eta 2012-2013 kanpainan esnea entregatu zioten artzainetako batzuk oraindik ere ordainketak jaso gabe jarraitzen dute; 2013-2014 kanpainan industria honi esnea salduz jarraitu dutenen artean ere badira ordainketak jaso ez dituztenak. Zorraren zenbatekoa eta kaltetuak zenbat diren zehaztea zaila bada ere (artzain askok ez dituzte datuak eman nahi beraien egoera oso larria delako), zorrak Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta egiteko esnea saltzen duten artzainei, jatorri izendapenetik kanpo saldu dutenei, eta behi esnea saltzen duten abeltzainengan du eragina. Guztira Aldanondok abeltzainekin duen zorra milioi bat eurokoa izan daiteke.

Aldiz, Eusko Jaurlaritzak 2014ko urtarrilaren 16an emandako datuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren aldetik laguntza zuzenetan 2004 eta 2010 bitartean 4.266.633,66 euro jaso ditu Aldanondok, honi aurrerakin itzulgarrietan emaniko 3.000.000,00 gehitu behar zaizkio. Horietatik enpresak orain bitartean 90.000 euro (interesak gehituz) itzuli ditu.

Ardi esne sektoreak bizi duen egoera larria Eusko Jaurlaritzak ezarri duen nekazaritza politika kaltegarriaren ondorio da. Jaurlaritzak industria handiei dirutzak bideratzearen aldeko apustua egin du, makroproiektuak bultzatuz, sektorea monopolizatuz eta abeltzainak gestore gutxi batzuen esku utziz. Sektorearekin konpromisoa izatetik urrun, Eusko Jaurlaritzak bidea itxi die gaztandegi txiki eta ertainei, egun sektorearen etorkizunean lagungarri izango liratekeen horiei.

Artzain gutxiago

Aldanondok Eusko Jaurlaritzaren eskutik diru publikotik kantitate izugarriak jasotzen dituen bitartean, artzainek zorrei egin behar diete aurre, egoera honek ondorioz askok beraien baserrietako ekintza bertan behera uztera behartu ditu. 2009an, 427 baserrik saltzen zuten Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta egiteko esnea, 2013an 241 baserrik.

2014an, 50 baserri baino gutxiago dira Aldanondori esnea saltzen diotenak. Azken urteetan industria horrek Idiazabal gazta egiteko 200 baserrietatik jasotzen zuen esnea. Baserri askok esnea saltzeari utzi badiote ere, badira beste bezero bat topatu edota beste bide batzuk hartzea erabaki dutenak ere.

Esne salmentari berriz ere ekiteko hiru hilabete falta diren honetan, nabarmena da ardi esne sektoreak antolaketa berria behar duela. EHNEk aldaketa hori sektorearen beharrak kontuan hartuta eta abeltzainen eskuetatik sortzen diren talde lanerako ekimenak babestuz egin dadila aldarrikatu du .

Azkenik, EHNEk produktu freskoen eta galkorren ordainketak 30 egunera egin behar direla zehazten duen 15/2010 legea bete dadila eskatu du, eta lege hori betetzen ez denerako neurri zorrotzak ezarri daitezela.

Berriak

bideo aretoa
argazki aretoa

Dokumentoak

  • 2012 / 06 / 29 Ayudadiversisociedades
  • 2012 / 06 / 29 Ayudadiverpersonafisica

Dockumento guztiak

Formazioa

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza
  • © 2011 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
cialis velocehealth canada viagraprescription viagra freelegal take viagra through customskamagra thailandiaviagra cialis levitradiscount viagra canadaeffetto viagraposologia cialisviagra for sale onlineviagra canada online ordercialis palermogeneric viagra ukviagra pentru femeicialis vegetalecialis levitra differenzecheap viagra online canadian pharmacydiscount generic cialis indiaviagra tablets sale manchesterricetta cialisbuy single viagraonline viagra purchasecialis costo farmaciabuy cialis online greececost of viagra in indiaonline cialis prescriptioncompra cialis online senza ricetta medicail viagra che effetto facialis senza ricetta medicaviagra dosage properviagra ignarrolegal buy viagra online usaviagra pillsdaily dosage of viagracialis proprietaonline coupons viagracomprare cialis on linecialis punto gcialis costohealthy people taking viagrasildenafil soft tabscialis daily use couponmuch cialis australiaviagra online baricialis costo farmaciaviagra originale senza ricettafair price viagracialis daily vouchergetting viagra japanassunzione viagra 50mg