Erronkari Jatorri Izeneko gaztak bertako ardi arrazekin soilik egin ahal izango dira

2015 / 01 / 13


ruedadprensadoroncal 

 EHNEk ospatzen du Elikagai-Industriako  Zuzendaritza Orokorrak bertan bera uztea  Erronkari Jatorri Izenduraren araudian 2008  urtean egin zen aldaketa kanpoko ardi arraza  intentsiboak onartzeko

 EHNE Nekazaritzako sindikatuak ospatzen du  azkenean Bruselak, aurreko Erronkari  Jatorrizko Izenduraren Batzorde Arautzailearen  aginduz, kalitate zigilu honetan ardi arraza  intentsiboak baimentzen zuen txostena bertan  bera uztea. Izan ere, erabaki honekin kalitate  zigilu aitzindari hau eta Nafarroako artzaintza  estentsiboa babesten dute.

Gainera, hauxe  izan da EHNEren helburua araudia aldatzeko  izan diren lehenengo saiakeratik, orain dela 7  urte, lanean aritu delarik Erronkari Batzorde  Arautzailean. EHNE da gainera egun  Batzordean dagoen sektoreko ordezkari bakarra, izan ere, 2014eko apirilaren 30ean batzorde berria sortu baitzen sindikatu honek aurkeztu zuen hautagai-zerrenda bakarrarekin, beraz izendapen zuzenaren bitartez.

Horrela Elikagai-Industriako Zuzendaritza Orokorrak itxi berri du, abenduaren 22an, bertan bera utzi baitu, aurretik 2008ko otsailaren 4an, Erronkari Jatorri Izendurako aurreko Batzorde Arautzaileak hasi zuen aldaketa. Orduan batzordeko EHNEren bi ordezkariek aurka bozkatu zutelarik. Erabaki honek ekarri zuen gero Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumeneko sailari araudia moldatzearen eskaera, segidan Ministerioak bideratu zuena bera Europako Batzordera, 2008ko azaroaren 13an.

Kronologia

2009ko martxoaren 21ean (BOE-en) edota Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO-n) argitaratu zuten Elikagai-Merkatuen eta Industriako Zuzendaritza Orokorreko ebazpena, non ematen zioten Erronkari Jatorri Izendurari behin behineko babesa nazionala. Honek benetan suposatu zuen Erronkariko gaztak rasa, latxa, assaf eta lacaune ardi arrazen esnearekin egin ahal zela. Horretarako eskatzen zuten gutxienez artaldearen erroldaren %50 latxa arrazakoak izatea eta hauek jeztea.

2009ko azaroaren 11an, Europako Batzordeak Ministerioari jakinarazi zion ez zuela aldaketa onartzen, izan ere, argudiatzen zuen ardi arraza intentsiboek ez zutela inolako loturarik ekoizteko zonaldearekin. Orduan hasi zen negoziaketa Erronkari Izenduraren araudia aldatu nahi zutenen eta Europako Batzordearen artean, 2012ko otsailean bukatuko zelarik. Orduan gainera, aipatu ezetzari aurre egiteko araudi proposamen berri bat bidaltzen dute: lacaune arraza kanpoan uzteko eskatuz eta assaf arrazaren esnea gutxitzen zuten gehienez ekoizpenaren %35ra. Azkenean, Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dute moldaketaren eskaera, 2012ko irailaren 29an.

Jarraian sei hilabeteko epea zabaltzen da Europako edozein herrialdek aipatu moldaketa eskaerari aurka egin ahal zezan. Eskubide hau Frantziak erabiltzen du, Ossau-Iraty Babesa eta Kudeaketa Erakundeak eskaturik eta 2013ko martxoaren lehenean Erronkari Jatorri Izenduraren araudiaren aldaketaren aurka agertuz.

Orain dela bi urte, 2013ko urtarrilaren 14an, Nafarroako Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten ebazpena non Nafarroako Gobernuari eskatzen diote Erronkari Jatorri Izenduraren araudiaren moldaketa bertan bera uztea, honek sortzen dituen gizarte eta ekonomiako kalteak direla eta. EHNEk Bruselako Batzordera eraman zuen ebazpen hau adierazteko Estatu espainolaren barnean badagoela ere proposatutako aldaketen aurkako jarrera.

Argitaratzen da, 2014ko otsailaren 3an, Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioko Kontseilariaren 11/2014 Foru Agindua urtarrilaren 10koa, non Erronkari Jatorri Izenduraren Batzorde Arautzailea berritzeko hauteskundeak deitzen dituzten. Industriak eta UAGN-ek ez dute hautagai-zerrendarik aurkezten, beraz EHNEk gehiengo osoa lortzen du eta maiatzaren 6an eratzen da batzorde berria, ordezkariak kargu berriez jabetuz. 2014ko ekainaren 2an, Batzorde Arautzaile Berriak Erronkari Gaztaren J I ren araudiaren moldaketa bertan bera uztea adosten du.

Ondoren, Nafarroako Gobernuak eskatzen dio Ministerioari Europako Batzordean bideratzea aldaketaren eskaera bertan bera uztea. Horrela, 2014ko urriaren 10an bukatzen da guztia txostena gordetzen dutelarik.

Azkenean, 2014ko abenduaren 22an prozedura guztia, zazpi urtekoa, amaitutzat jotzen dute. Hain zuzen, babesa nazionala behin baterakoa bertan bera uzten baita, zeinek onartzen zuen kanpoko arraza intentsiboen esnearekin gazta egitea.

EHNEren lan itzela

Urte hauetan, EHNEk lan itzela egin du izendura hau babesteko eta bertan kanpoko arraza intentsiboen aurka. Abeltzainekin mobilizazioa, Batzorde Arautzailearen aurrean kontzentrazioak, batzarrak, prentsaurrekoak eta abar anitzak izan dira. Aldi berean, legebiltzarreko talde ezberdinekin, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen edo bere garaian Nekazaritzakoarekin, Ministerioa edota Bruselako Kalitatearen Zuzendaritzarekin ere egindako bilerek garrantzia izan dute. Amaiera zoriontsua izan duen ahalegina izan da, izan ere aldaketa hau ziurgabetasuna sortzen ari zen eta arriskuan jartzen zuen Nafarroako iparraldeko ehunka artalde, izan ere ustiategi intentsiboarekin ezin dira lehiatu.

EHNEk pertsona guztiei eskertu nahi die egindako lana: Nafarroako eta Europako legebiltzarreko taldeak, artzainei, Batzorde Arautzaileko kideak, EHNEko teknikoak eta EHNEren jarrera partekatu duen pertsona zerrenda luzeari.

Berriak

bideo aretoa
argazki aretoa

Dokumentoak

  • 2012 / 06 / 29 Ayudadiversisociedades
  • 2012 / 06 / 29 Ayudadiverpersonafisica

Dockumento guztiak

Formazioa

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza513azala
  • © 2015 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
cialis monografialevitra cialis viagracialis generique equivalencesildenafilviagra senza ricettacialis funzionecialis in italiaviagra without prescriptions ukcialis per giovanilong does cialis 10 mg lastviagra pill effectsviagra buying online oxfordconfronto levitra cialis viagraviagra samples overnight shippinghow to buy cialis online safelychina viagra saleherbal viagra women indiaherbal viagra that worksviagra acquistoacquisto cialis senza ricettacialis generico indiaviagra generic realcosto del viagracompra cialis online senza ricetta medicacheap viagra saleacquisto viagra itacialis effetti terapeuticiviagra non fa effettocialis oral jellyviagra herbal supplementcomprare viagraviagra without prescriptions paypalsimilar viagra pillsil cialis non funzionageneric drug cialisviagra for womencialis eurocialis brand for saleviagra legal sellviagra originalecialis daily versus 36 hourgeneric viagra indiaviagra posologia consigliataviagra professionalcialis generico consegna rapidavendita viagra contrassegnoviagra del tibetcialis punto gcialis available in canadacan i get viagra on free prescription